
60. zk., 2024ko martxoaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (148 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1452
692/2024 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen hau aldatzen den: 661/2024 Ebazpena, martxoaren 14koa, zeinaren bidez argitara ematen diren Erizaina kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (dagokion eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 661/2024 Ebazpenaren bidez argitara ematen dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (dagokion eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 691/2024 Ebazpenaren bidez zuzendu egiten da 657/2024 Ebazpena, martxoaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duen Erizaina kategorian txanda ireki bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena (Osakidetzako webgunean argitaratu zen 2024ko martxoaren 14an).
Zuzenketa horren ondorioz, martxoaren 14ko 661/2023 Ebazpena aldatu egin behar da, ebazpen honen ebazpen-zatian adierazitako moduan.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 661/2024 Ebazpena aldatzea, ondoren adierazitako moduan. 661/2024 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian, txanda ireki bidez, estatutupeko lotura finkoa lortu duten esleipendunen izendapena (dagokion eranskinean agertzen dira zein diren esleipendunak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan (Osakidetzaren webgunean argitaratu zen 2024ko martxoaren 14an, eta EHAAn oraindik argitaratu gabe dago).
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 692/2024 Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS