
59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 7 orri.)
- EPUB (435 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1436
EBAZPENA 2024ko martxoaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko abenduaren 27ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez aparteko dirulaguntzak eman edo ukatu ziren ardogintzako sektorean, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren (JDK) babespean dauden mahastizainentzat, Ukrainako gerraren ondorioz enpresa-errendimenduak urrituta ikusi zituztelako. Dirulaguntza horiek, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez onartu ziren 2023rako.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduaren bidez, 2023rako aparteko dirulaguntzak onartu ziren ardogintza-sektorerako, Errioxa JDK jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden mahastizainentzat, Ukrainako gerra dela-eta urrituta ikusi dituztelako enpresa-errendimenduak.
2023ko irailaren 26ko Aginduaren 8. oinarriaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da laguntzak kudeatu eta ebazteko organo eskuduna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren 2023ko urriaren 26ko Ebazpenean, deialdiko eskakizunak betetzen zituzten ustiategien titularren eta zenbatutako hektarea kopuruen behin-behineko zerrenda argitaratu zen; halaber, hamar egun balioduneko epea eman zen onartzeko, ukatzeko, edo datuak aldatzeko eskatzeko, edo, behin-behineko zerrendan agertu ez baina ezarritako eskakizunak betez gero, zerrendan sartzeko eskatzeko, behar diren egiaztagiriak emanda.
Horretaz gain, 2023ko azaroaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren beste ebazpen bat argitaratu zen, eta hor argitaratutako zerrendan azaltzen zen zer ustiategi-titularrek zuzendu edo egiaztatu behar zuten zerbait, ardogintzako sektorean Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren (JDK) babespean dauden eta Ukrainako gerraren ondorioz enpresa-errendimenduak urrituta ikusi dituzten mahastizainentzako aparteko laguntzak emateari dagokionez.
Hori guztiori kontuan hartuta, eta aurkeztutako alegazioak aztertuta, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2023ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, 2023ko irailaren 26ko Aginduan ezarritako eskakizunak betetzen zituzten eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean zeuzkaten onuradunei eman zitzaizkien laguntzak, bai eta eskakizun horiek betetzen ez zituzten edo zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez zeuzkaten ustiategi-titularrei ukatu ere. 2024ko urtarrilaren 16an argitaratu zen ebazpen hori EHAAn.
Egiaztatu da ebazpenaren eranskinean agertzen diren onuradunek laguntzak jasotzeko eskakizunak betetzen dituztela eta Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta daudela.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, 2023ko irailaren 26ko Aginduaren 7. oinarrian ezarritako unitate-zenbatekoak aplikatu dira:
A) Mahats beltzaren etekin ekonomikoak konpentsatzeko laguntza:
a) Ustiategiak = 30 ha: 390 euro/ha.
b) Ustiategiak > 30-60 ha: 260 euro/ha.
c) Ustiategiak > 60 ha: 130 euro/ha.
B) Errendimendua murrizteko eragiketen ondoriozko galera ekonomikoak eta kostu gehigarriak konpentsatzeko laguntza:
a) Ustiategiak = 15 ha: 1.100 euro/ha.
b) Ustiategiak > 15-30 ha: 825 euro/ha.
c) Ustiategiak > 30 ha: 550 euro/ha.
2023ko irailaren 26ko Aginduaren 7. oinarriaren arabera, eskatzaile bakoitzeko, 250.000 euroko laguntza emango da, gehienez ere.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntzak ematea bai 2023ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez emanda zeuzkaten pertsonei, bai ebazpen honetako eranskinean zerrendatutako ustiategi-titularrei. Laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 26ko Aginduan daude araututa, zeinaren bidez 2023rako aparteko dirulaguntzak onartu baitziren ardogintza-sektorean Errioxa JDK jatorri-deitura kalifikatuaren babespean dauden mahastizainentzat, Ukrainako gerraren ondorioz enpresa-errendimenduak urrituta ikusi dituztelako.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 14a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
RSS