Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1432

35/2024 DEKRETUA, martxoaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeko burua eta kideak izendatzen dituen Dekretua aldatzen duena.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen (ELHL) 18.4 artikuluan jasotako aurreikuspenarekin bat etorriz, ekainaren 8ko 148/2021 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta bokalak izendatzeko (2021eko ekainaren 15eko EHAA, 116. zk.).

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak (AEHB) 2024ko martxoaren 6an egindako bilkuran, Batzordeko lehendakariak onartu egin zuen Fidel Ignacio Uriarte Pérez jaunaren uko-egite justifikatua, bokal ez-judizial gisa.

ELHLren 26. artikuluak ezartzen duenez, uko-egitea justifikatua eta Batzordeko lehendakariak onartua den kasuetan, AEHBko bokalak izendatzeko aurreikusitako prozedura berberak erabiliko dira haiek ordezkatzeko.

ELHLren 18.2 artikulua aplikatuz, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiak erabaki du, 2024ko martxoaren 14an, Antonio Damborenea Basterrechea jauna izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial.

ELHLren 18.4 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatu behar dira Batzordeko lehendakaria eta bokalak.

Beraz, dekretu honek ekainaren 8ko 148/2021 Dekretua aldatzea dakar, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial bat, Eusko Legebiltzarrak izendatua, ordezkapen bidez izendatu delako, ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1.c) artikuluak zehazten duen bezala.

Ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko martxoaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bokal ez-judizial izendatzea Antonio Damborenea Basterrechea jauna, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiak izendatua.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko martxoaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala