
59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 4 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1431
AGINDUA, 2024ko martxoaren 6koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa: Lan eta Enplegu Saileko Inklusioaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoko «goi-kargudunaren idazkari»aren lanpostua.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, Lan eta Enplegu Saileko Inklusioaren arloko Ebaluazio, Ikerketa eta Berrikuntza Organoko «goi-kargudunaren idazkari»aren lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 213), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sailak erabaki du eranskineko zerrendako lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzea. Hauek dira horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, agindu honen eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, egoera hauetan izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek, egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonez gero, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek ezin izango dute parte hartu.
2.– Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, baldin eta espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostu-zerrendan ezarritako eskakizunak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Eskatzaileek datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa adierazi beharko dituzte eskabidean, eta Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzuen Zuzendaritzara bidaliko dute, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena.– Eskakizunak eta merezimenduak.
Parte hartzeko eskabideari «curriculum vitae» bat erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste datu hauek ere jasoko dira:
a) Tituluak.
b) Administrazio publikoan zein enpresa pribatuan, hala badagokio, zer lanpostu bete diren, batez ere aurkezten den lanpostuaren antzeko funtzioetakoak.
c) Zein hizkuntza-eskakizun daukan egiaztatuta.
d) Zer prestakuntza-ikastaro eman edo hartu dituen.
e) Zer hizkuntza dakizkien.
f) Egokitzat jotzen diren bestelako merezimenduak, eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioei dagokienez.
Eskabidearekin batera, eskakizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude. Halaber, egokitzat iritzitako argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hautagaia deialdiko lanpostuaren eginkizunetarako egokia dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoak hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen beste bitarteko batzuk baliatu ahal izango ditu, hala nola elkarrizketa pertsonala, probaren bat edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak.
Eskakizunek beteta egon behar dute deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean, eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitu ezean, parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Laugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Lan eta Enpleguko sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, gehienez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epean hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdiako eskakizunak eta zehaztapenak, eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin eta gehiago badago), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legediak eta lanpostu-zerrendak lanpostuari esleitutako eginkizunen ikuspegitik.
Deialdia hutsik geratu dela deklara daiteke, hautagaietatik batek ere ez badauka lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 6a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria.
– Kodea: 520010.
– Dotazioa: 213.
– Kokapena: Eusko Jaurlaritzaren egoitza zentrala – Lakua.
– Lan eta Enplegu Saila.
– Kokapena: Vitoria-Gasteiz.
– Taldea: EGC101/EGC201.
– Lanpostu-mailako osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data:
RSS