
59. zk., 2024ko martxoaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1426
184/2024 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Esther Corral Lozano, Euskadiko Transplanteen Koordinatzaile Nagusiaren lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan.
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritza honen urtarrilaren 9ko 13/2024 Ebazpenaren bidez Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusia) dagoen Euskadiko Transplanteen Koordinatzaile Nagusiaren lanpostua betetzeko deialdia (otsailaren 12ko EHAA, 31. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak honako hau erabaki du: Esther Corral Lozano deialdiko lanposturako aproposa da eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Esther Corral Lozano Euskadiko Transplanteen Koordinatzaile Nagusia Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko martxoaren 11tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS