Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1409

IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Graphenea SA enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Azkoitiko udalerrian grafeno oxidoa ekoizteko (Gipuzkoa).

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean adierazitako jarduerak egiten dituzten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko eta funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu baten bidez, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, proiektu publiko eta pribatuen xedea lege horren I. eranskinean jaso diren lanak, instalazioak edo beste edozein jarduera garatzea bada, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan, ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusi egiten du organo substantiboak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.

Beste alde batetik, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari badagokio, eta jarduera ingurumen-baimen bateratuaren erregimenaren edo ingurumen-baimen bakarraren eraginpean badago, bi erregimenei dagozkien prozedura administratiboak eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bateratuko dira.

Grafeno oxidoa ekoizteko jardueraren kasuan, jendaurrean jarri behar dira, aldi bakar eta komun batean, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Adierazitakoa dela-eta, IPPC AAI00442_SOL_2023_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapide hau bete behar duen instalazioaren espedientea jendaurrean jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 8a.

Zuzendaria falta izanik eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AITOR ALDASORO ITURBE.


Azterketa dokumentala