
57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1404
AGINDUA, 2024ko otsailaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kiroletik Bagoaz Euskaraz Sariaren 2023ko edizioaren irabazlea izendatzen duena.
AURREKARIAK
2023ko ekainaren 29ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduz, 2023. urtean «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» saria arautu eta horretarako deialdia egin zen.
Deialdi horren xedea da kirol munduan euskararen erabilera era sistematikoan lantzen duten pertsona, elkarte edota taldeei aitortza egitea eta kirol arloan gertatzen den euskararen erabilera gizarteratzea. Izan ere, Kirolean Euskara Sustatzeko 2021-2024 Planean kirol munduan «euskararen prestigioa handitzea» aipatzen da azken helburu lez eta horretarako «Kiroletik Bagoaz Euskaraz» saria sortu da arestiko Aginduaren bidez.
Agindu horri jarraiki halaber, epaimahaia eratu zen eta lanean izan da 2023ko iraila eta abendu bitartean. Bada, epaimahai horrek ebaluatu zituen honako 11 hautagaitzak betiere 2023ko ekainaren 29ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduan xedatutako irizpideen arabera:
(Ikus .PDF)
Eta 2023ko abenduaren 11ko azken batzarrean aho batez eta ebaluazioaren puntuaketa aintzakotzat hartuz Kiroletik Bagoaz Euskaraz Sariaren 2023ko edizioaren irabazlea nor den proposatu du epaimahaiak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aritz Olagoi Olazabal jauna izendatzea Kiroletik Bagoaz Euskaraz Sariaren 2023ko edizioaren irabazle.
Bigarrena.– Interesdunei jakinarazten zaie administrazio-bidea agortzen ez duen Agindu honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Hizkuntza Politikako sailburuordearen aurrean, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS