Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1396

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).

2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-12-04ko BOE eta 2023-11-27ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak emandako ahalmenez baliatuta, baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

María Teresa Insausti Peña andrea (NAN: ***0687**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Kimika Ez-organikoa»; Kodea: CUC8/1 – D00344-10, Saila: «Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa»; Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Ez Organikoa I».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2024ko martxoaren 13a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala