Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1394

226/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jon Alexander Sistiaga Suárez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariorde mediko kirurgikoa izendatzen duena, izendapen askez.

Urtarrilaren 18ko 29/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko urtarrilaren 30eko EHAA, 22. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan zuzendariorde mediko kirurgiko lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak aurkeztutako eskabideen balorazioa eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren, eta Jon Alexander Sistiaga Suárez jaunak dituen ezaguera akademiko eta profesionalak ikusita, bidezkoa da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan zuzendariorde mediko kirurgikoa izendatzea, izendapen askearen bidez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jon Alexander Sistiaga Suárez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariorde mediko kirurgikoa izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko otsailaren 27an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko otsailaren 27a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala