Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1393

225/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jon Alexander Sistiaga Suárez jauna Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru (Onkologiako Atala) kargutik kendu egiten den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen azaroaren 22ko 1448/2021 Ebazpenaren bidez, Jon Alexander Sistiaga Suárez jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru (Onkologiako Atala) izendatu zuten (2021eko azaroaren 17ko EHAA, 251 zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Alexander Sistiaga Suárez jauna, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Otorrinolaringologiako Atal Sanitarioko buru (Onkologiako Atala) lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 26ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko otsailaren 27a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala