Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1392

492/2024 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Imanol Gago Alonso jaunari esleitzen zaizkion Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.

2296/2023 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Imanol Gago Alonso jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Imanol Gago Alonso jaunari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Imanol Gago Alonso jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa egitea eta asistentzia ematea. Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak egin bitartean, bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko eginkizunak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2024ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko otsailaren 1a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala