Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1391

2400/2023 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Maite Gordoa Mendizabal Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 626/2018 Ebazpenaren bidez, Maite Gordoa Mendizabal andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen (2018ko uztailaren 11ko EHAA).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maite Gordoa Mendizabal, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria, egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko azaroaren 2ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala