
57. zk., 2024ko martxoaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1390
2571/2023 EBAZPENA, urriaren 31koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetzen den Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andrearen eginkizunen esleipena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuan.
1062/2020 Ebazpenaren bidez, Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andrea izendatu zen Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Ikusita ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Santutxu-Solokoetxeko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko urriaren 31.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS