Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2024ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1335

IRAGARKIA, 2024ko martxoaren 7koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: baterien bidez energia biltegiratzeko «BESS PB Babor 3» izeneko instalazioa, ebaketa zentroa eta 132/30 kVko Arena Portu azpiestaziora doan ebakuazio linea jartzea Santurtzi eta Portugaleteko udal-mugarteetan (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da aurretiko administrazio-baimena eskatu zaion instalazio elektrikoa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak–, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriz.

Esp.: 48-GE-Y-2024-00003.

– Eskatzailea: Enigma Green Power 10 SL.

– Kokapena: Santurtzi eta Portugaleteko udal-mugarteak.

– Exekuzio-materialaren aurrekontua: 34.719.689,50 euro.

– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko sistema berria, ebaketa zentroa eta aparteko espediente batean (48-GE-Y-2024-00005) tramitatutako 132/30 kVko Arena Portu azpiestaziora doan ebakuazio linea ezartzea, bertan dagoen 132 kV-ko sarera konektatuta.

– Instalazioaren ezaugarriak: Javier Martín Anarte industria-ingeniari teknikoak 2024ko urtarrilean sinatutako proiektuan adierazitakoak. Proiektua espedientean jasota dago.

– Eskaeraren helburua: aldez aurreko eta eraikuntzako administrazio-baimena.

Eta hori guztia argitara ematen da nornahik proiektua azter dezan Sail honen Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion lurralde ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2024ko martxoaren 7a.

Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala