Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2024ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1329

AGINDUA, 2024ko martxoaren 5ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honen bederatzigarren ebazpen-zatian egindako hutsak: Agindua, 2023ko abenduaren 13koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz udalerriko Salburuan araubide orokorreko babes ofizialeko 166 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

AURREKARIAK

2024ko urtarrilaren 31n Euskal Herriko Agintzaritzaren aldizkarian argitaratu zen 2023ko abenduaren 13ko Agindua, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz udalerriko Salburuan araubide orokorreko babes ofizialeko 166 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari dagokio honako agindu hau xedatzea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoari dagokionez ezartzen duenaren arabera (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da).

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109. artikuluan ezartzen du administrazio publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzaketela beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Hirugarrena.– 2023ko abenduaren 13ko Aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiaren a) puntuan akats bat egin da, zuzenbideko bigarren oinarrian azaldutako izaera duena.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Zuzentzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko abenduaren 13ko Aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiaren a) puntua. Agindu horrek hasiera ematen dio Vitoria-Gasteiz udalerriko Salburuan araubide orokorreko babes ofizialeko 166 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari.

Hau dio:

«Bederatzigarrena.– 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz, eskaerek barematze-irizpide hauen araberako puntuazioa jasoko dute:

a) Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 10.097,01 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 10.097,01 eta 16.828,35 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 16.828,35 eta 28.047,25 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 28.047,25 eta 43.753,71 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei».

Baina hau esan behar du:

«Bederatzigarrena.– 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz, eskaerek barematze-irizpide hauen araberako puntuazioa jasoko dute:

a) Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 10.097,01 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 10.097,02 eta 16.828,35 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 16.828,36 eta 28.047,25 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 28.047,26 eta 43.753,71 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 5a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala