Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2024ko martxoaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1321

EBAZPENA, 2024ko martxoaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).

2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-12-04ko BOE eta 2023-11-27ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Alejandro Ibañez Echeverria (NAN: ***8641**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Gizarte Zientzien Didaktika»; Kodea: CUC8/1 – D00320-1, Saila: «Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika»; Ikastegia: «Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea»; Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Gizarte Zientzien Didaktika I».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2024ko martxoaren 8a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala