52. zk., 2024ko martxoaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1295
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «NCLIC School» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, instalazioak lekuz aldatzeko eta irakaskuntzak gehitzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 5eko Aginduaren testuan (2024ko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zk.). Agindu horren bidez, Gasteizko (Araba) «NCLIC School» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, instalazioak lekuz aldatzeko eta irakaskuntzak handitzeko. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/983 (2/2) orrialdean, bigarren ebazpen-zatian, honela dio:
«Hirugarren puntuan aipatzen den ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.»
Baina honela esan behar du:
«Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.»