
51. zk., 2024ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1269
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako espediente hau: Sondikako udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu batetik urtean 66 m3 ur publikoak ureztatze erabilerarako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaeraren gainekoa.
Espedientearen kodea: MCA-B-2022-0008.
Eskatzailea: José Ángel Atela Elguezabal.
Jardueraren kokapena: Sondika.
Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak): x= 505.068; y = 4.794.717
Eskatutako urteko bolumena: 66 m3 urtean.
Uraren erabilera: nekazaritzarako ureztatzea.
Aldaketak:
Aldaketaren helburua da urtero hartutako bolumena doitzea, gaur egun urak nekazaritzako ureztapenerako soilik erabiltzen direlako.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren 8. xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu horrek 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du), beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 26a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS