
51. zk., 2024ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1268
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) Turruntegi ibarreko ingurumena lehengoratzeko lanen gaineko espedientea, errekastoa 150 metro inguruko tartean azaleratuz.
Espedientearen kodea: AO-G-2024-0040.
Eskatzailea: Excavaciones Peru SL.
Ibilgua: Turruntegi.
Jarduketa-eremua ((30N ETRS89) UTM koordenatuak): X = 550.296; Y = 4.794.854.
Obren deskribapena: gaur egun lurpean hodi batean igarotzen den errekastoaren 150 bat metro azaleratuko dira, eta 70 cm-ko oina eta 1H/1V ezpondak izango dituen ibilgua egingo zaio. Ondoren, ibaiertzeko espezie autoktonoak landatuko dira ertzetan, adibidez, haltzak, hurritzak eta lizarrak.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 665/2023 Errege Dekretuaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Intxaurrondo 70, 1. solairua; 20015 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Donostia / San Sebastián, 2024ko otsailaren 26a.
Zuzendari nagusia,
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena),
Lan Baimen Arloko arduraduna,
IÑIGO AUZA ALDASORO.
RSS