
51. zk., 2024ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1251
AGINDUA, 2024ko otsailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Civil Arrupe Etxea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2023ko azaroaren 14an eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Civil Arrupe Etxea Fundazioa izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.
Fundazioaren patronatuak 2023ko uztailaren 20an erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Bilbon, 2023ko azaroaren 9an, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1999).
Erabaki horren bidez, fundazioaren estatutu sozialen 14. artikulua aldatzen da, patronatuaren osaerari eta patronatuko karguen iraupenari buruzkoa.
– Osaera eta iraupena (14. artikulua): berezko patroien izendapena kentzen zaie Jesusen konpainiaren Araba-Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Tokiko Plataforma Apostolikoetako hiru ordezkariei.
Berezko patroiak kentze horrekin, Fundazioaren patronatuaren egiturak eta karguak eguneratzen dira.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan ezarritakoa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Civil Arrupe Etxea Fundazioa izenekoaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, ebazpen honen azalpen-zatian aipatutako aldaketa txertatzeko, agindu honen datarekin, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean 2023ko azaroaren 9an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1999).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS