Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2024ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1249

518/2024 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Andrea Gabilondo Cuellar andrea Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente izendatzen duena.

Aztertu dugu Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urtarrilaren 9ko 82/2024 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8ko EHAAn.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Andrea Gabilondo Cuellar andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Andrea Gabilondo Cuellar andrea Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko martxoaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala