Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2024ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1231

363/2024 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baiten irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatu baitzen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea kudeaketako langileentzat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren eta 2019ko abenduaren 24ko EHAAko 244. zenbakian argitaratu ziren.

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du Ebazpenaren bidez, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela Kudeaketako Langileetan integratutako kategoria guztiak, partzialki aldatutakoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1314/2023 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaietako kideak izendatzeko.

Aipatutako 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin bat etorriz, irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpena eman zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baitzen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea kudeaketako langileentzat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2023., 2024. eta 2025. urteetan argitaratuko diren Kudeaketako Langileen kategoria guztietako destinoak eskaintzeko zikloetan).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 108/2024 Ebazpenaren bidez, irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpena aldatu zen, eta hau ebatzi zen: «izendapenaren iraupena 2023an eta 2024an argitaratutako lehiaketa ireki eta iraunkorreko destino-eskaintzaren zikloak amaitu arte luzatzea».

Irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpenarekin batera doan eranskinean, epaimahai kalifikatzailea osatzen duten kideen zerrenda agertzen da. Zehazki, honako hauek izendatzen dira:

Hirugarren epaimahaikidea:

Titularra: Jone Aguirregoikoa Azkoa.

Irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpena eman ondoren, akats ortografikoa antzeman da kalifikazio-epaimahaiko hirugarren epaimahaikide izendatutako pertsonaren abizenen transkripzioan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, «administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahalko dute, bai ofizioz bai interesdunek hala eskatuta, eurengan eraginda, egindako akats materialak edo aritmetikoak».

Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitzen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea kudeaketako langileentzat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2023. eta 2024. urteetan argitaratuko diren Kudeaketako Langileen kategoria guztietako destinoak eskaintzeko zikloetan, 2025. urtean argitaratuko diren eskaintza-zikloak ezereztu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 108/2024 Ebazpenak egindako zuzenketaren arabera), honela:

Honakoa esaten den lekuan: Jone Aguirregoikoa Azkoa.

Honako hau esan behar du: Jone Agirregoikoa Azkorra.

Bigarrena.– Irailaren 29ko 1892/2023 Ebazpenaren gainerako edukia mantendu egingo da, orain ematen den Ebazpenak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 108/2024 Ebazpenak egindako aldaketek eragiten ez dioten bitartean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala