Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1220

IRAGARKIA, 495/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Donostia / San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Amaia Ascasibar Errastik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 495/2023 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa–, uztailaren 24ko 1482/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 1eko 154/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen 2021eko aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrendak argitaratzeko –izendapen luzeenak eta izendapen laburrenak–, Optikan eta Optometrian diplomadunen kategorian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 29a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala