Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1211

IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 27koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: baterien bidez energia biltegiratzeko «Bess Lezama» izeneko instalazioa jartzea Lezamako udal-mugartean (Bizkaia).

Jendaurrean jartzen da aurretiko administrazio-baimena eskatu zaion instalazio elektrikoa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) –dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak–, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) xedatutakoarekin bat etorriz.

Espedientea: 48-GE-Y-2024-00006.

– Eskatzailea: Bess Development 4 SL.

– Kokapena: Lezamako udal-mugartea.

– Exekuzio-materialaren aurrekontua: 19.301.928,97 euro.

– Helburua: baterien bidez energia biltegiratzeko sistema berria ezartzea, bertan dagoen 30 kV-ko sarera konektatuta.

– Instalazioaren ezaugarriak: Ignacio Olabarri Lasa industria-ingeniariak 2024ko urtarrilean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.

– Eskaeraren helburua: aldez aurreko administrazio-baimena.

Eta hori guztia argitara ematen da nornahik proiektua azter dezan Sail honen Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Bilboko Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2024ko otsailaren 27a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala