Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1210

IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 19koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Vitoria-Gasteizko udalerrian, Arabako Lurralde Historikoan, Vitoria 220 kV-ko azpiestazioa handitzeko proiektua.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa betez (2013-12-27ko BOE), jendaurrean jartzen da honako proiektu honi buruzko aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera:

Espedientea: 01-AT-Y-2023-00029.

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España SAU. Egoitza: Paseo del Conde de los Gaitanes, 177, 28109 – Alcobendas (Madril).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko baimena.

– Kokalekua: Vitoria-Gasteiz udal-mugartea.

– Aurrekontua: 764.226 euro.

– Xedea: Vitoriako azpiestazioa handitzea 220 kV-ko parkean, berriztagarriak integratzeko eta, horrela, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituen agente bati garraio-sarean sartzeko eta konektatzeko eskubidea erraztuz.

– Instalazioaren ezaugarriak: David González Jouanneau industria-ingeniariak 2024ko abuztuan sinatutako proiektuan jasotakoak.

Hori guztia argitara ematen da, eta 20 eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko webgunean (www.euskadi.eus), Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 19a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.


Azterketa dokumentala