
49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1209
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Dikar S Coop» enpresak arma eta osagarri fabrikazio baten jarduerarako aurkeztu duen proiektu teknikoa, Arrasaten.
Har dezagun Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Legea (10/2021 Legea, abenduaren 9koa). Haren arabera, lege horretako I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten jarduera eta instalazioak ustiatzea ingurumen-baimen bakarraren erregimen juridikoaren mendean dago, titulartasun publiko edo pribatukoak izanda ere.
Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratuko dira kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora isurtzen diren hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen mugako balioak ezarriko dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.
Arau horretako 36. artikuluaren arabera, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetarako, alegazioak aurkez daitezen.
Difusio handiagoa emateko, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatzen den udalerriko udalari jakinaraziko zaio, jendaurrean jar dezan ediktu-taulan.
Adierazitakoa dela-eta, AAU00951_SOL_2023_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen diren alegazio edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea ikusgai jarriko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.
Zuzendaria ez dagoenez, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera.
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS