Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1208

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, 2024ko urtarrilaren 29koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Artziniega (Araba) eta Gordexola eta Güeñes (Bizkaia) udalerrietan dagoen energia elektrikoa garraiatzeko Aiara 2 – La Jara TZ euskarriko 220 kV-ko linea berrindartzeko proiektuari dagokion aldez aurreko administrazio baimenaren eskaera.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2024ko urtarrilaren 29ko Iragarkian, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Artziniega (Araba) eta Gordexola eta Güeñes (Bizkaia) udalerrietan dagoen energia elektrikoa garraiatzeko Aiara 2 – La Jara TZ euskarriko 220 kV-ko linea berrindartzeko proiektuari dagokion aldez aurreko administrazio baimenaren eskaera (2024ko martxoaren 4ko EHAA, 46. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira.

2024/1130 (1/1) orrialdean, hau dio:

«Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa betez (2013-12-26ko BOE), jendaurrean jartzen da honako proiektu honi buruzko aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera:»

baina hau esan behar du:

«Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoa betez (2013-12-27ko BOE), jendaurrean jartzen da honako proiektu honi buruzko aurretiazko administrazio-baimenaren eta eraikitzeko baimenaren eskaera:»


Azterketa dokumentala