
49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1202
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Haurreskolak partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko abenduaren 22ko Aginduaren testuan (2024ko urtarrilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 17. zk.). Agindu horren bidez, Haurreskolak partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Eranskinean, 2024/344 (29/11) orrialdean, honela dio:
«Kodeak: 015459 (EAE) eta 48016200 (unibertsala).
Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.
Izen espezifikoa: Bilboko Haurreskola-Mina del Morro.
Helbidea: Sagarminaga kalea, 30.
Udalerria: Bilbao.»
Baina hau esan behar du:
«Kodeak: 015459 (EAE) eta 48016200 (unibertsala).
Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.
Izen espezifikoa: Bilboko Haurreskola-Larreagaburu.
Helbidea: Sagarminaga kalea, 30.
Udalerria: Bilbao.»
RSS