Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1201

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 19koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita CIFP Iurreta LHII erakundearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa.

Espedientea: 48/EX-D-2024-2.

AURREKARIAK

Bat.– 2024ko otsailaren 14an, CIFP Iurreta LHIIren ordezkaritzak eskaera aurkeztu zuen, honako espezialitate honetan baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzeko.

– Fluordun hozgarriak erabiltzen dituzten eta gizakien giro erosotasunerako ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea. (GF3).

Bi.– Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen dituen ekainaren 9ko 85/2015 Dekretuari jarraikiz, IEFPS Iurreta GLHBI lanbide-heziketako ikastetxe integratu bilakatu zen eta gaur egun CIFP Iurreta LHII du izena.

Hiru.– Eskaera horrekin batera, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

– Erakundearen identifikazio-datuak; erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: Olaburu auzunea, 19 (48215-Iurreta).

– Erakundeak dagozkion prestakuntza-ekintzak emateko dituen instalazioen eta giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Lau.– Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2024ko otsailaren 16an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio CIFP Iurreta LHII erakundeari aitortutako erakunde gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) ezarritakoaren arabera.

Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, CIFP Iurreta LHII erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta, halaber, erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, CIFP Iurreta LHII zentroaren baimena berritzea, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde gisa, espezialitate honetan:

– Fluordun hozgarriak erabiltzen dituzten eta gizakien giro erosotasunerako ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea. (GF3).

Berrikuntza hori gauzatzean CIFP Iurreta LHIIk profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakundearen erregistro-zenbakia mantentzen du: 087.

2.– Erakunde horrek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

6.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2024ko otsailaren 19a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

M.ª JESUS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala