Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1200

17/2024 DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako Irakasleen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea, eta, horren ordez, Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofiziala izena jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio profesionalen elkargoei buruzko eta tituludun lanbideetako jarduerari buruzko eskumen guztiak, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Gorputz Hezkuntzako Irakasleen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialak bere estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, eta bertan elkargoaren izenaren aldaketa jaso zuen.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluek xedatutakoaren arabera, elkargo profesionalen izena aldatzeko, izapide hauek bete behar dira: dagokion kontseilu profesionalak txostena egitea eta Jaurlaritzak dekretu bidez onartzea. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak egindako aldeko txostena aurkeztu da espedientean.

Hori horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, elkargoak egindako eskabidea bidezkotzat jotzen denez gero eta indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea Gorputz Hezkuntzako Irakasleen eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialaren izena aldatzea: aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargo Ofiziala izango da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko otsailaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala