Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2024ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1199

AGINDUA, 2024ko otsailaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskaleko «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Bizkaiko Probintzia Bulego Fiskalean hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (580012 lanpostua, 2. dotazioa). Hori dela eta, Justizia Administrazioko funtzionarioen sarbiderako, lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Arautegia onartu zuen 1451/2005 Errege Dekretuaren 57. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdia egiten da. Lanpostu horren izena, kokapena eta ordainsaria ebazpen honen eranskinean zehazten dira, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute deialdi honetako lanpostua, baldin eta zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordetzea dakarren beste edozein egoeratan badaude eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean.

Bigarrena.– Eskabideak.

Eskabideak hamar egun balioduneko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta egungo lanpostua adieraziko dira. BOEn eta EHAAn aldi berean argitaratzerik ez badago, BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Eskabideak Justizia Administrazioko Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta honako toki hauetan aurkeztuko dira: erregistro elektroniko orokorrean, Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetako sarrera-erregistroetan, edo Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo administrazio-prozeduraren indarreko araudian aurreikusitako moduan.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagirien fotokopia konpultsatuez gain, curriculum vitaea aurkeztu beharko da, zeinean hauek adieraziko baitira:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai Administrazioan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, argitaratutako lan zientifikoak, aurkeztutako txostenak, hizkuntzak, eta hautagaiek egoki ikusten duten gainerako merezimendu oro.

Hirugarrena.– Ebazpena eta destinoa esleitzea.

1.– Izendapena egin ahal izateko, lanpostu-zerrendetan lanpostuaren arduradun denak txostena egin behar du aurrez, bat etorriz Justizia Administrazioko funtzionarioen sarbiderako, lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoarekin.

2.– Deialdi hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da gehienez bi hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera; epe hori, salbuespenez, hilabetez luzatu ahal izango da gehienez. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. BOEn eta EHAAn aldi berean argitaratzea ezinezkoa balitz, BOEn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

3.– Izendatutako funtzionarioa destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioko funtzionarioen sarbiderako, lanpostu-hornikuntzarako eta lanbide-sustapenerako Arautegiaren 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da. Lanpostuaz jabetu aurretik, interesdunak fede emanez adierazi beharko du ez dagoela arautegian aurreikusitako bateraezintasun-kasuren batean.

4.– Izendapena egin zuen agintariak berak kendu dezake lanpostutik izendatutakoa, diskrezionalki. Izendatutakoak uko egin diezaioke lanpostuari, eskabide arrazoitu baten bidez egin ere, eta lanpostuan gutxienez urtebetez jardun ostean, betiere. Eskabidean, bestalde, ukoaren arrazoi profesional eta pertsonalak adierazi beharko ditu. Lanpostutik kendu den edo lanpostuari uko egin dion funtzionarioa, behin betiko beste lanpostu bat lortu bitartean, behin-behinean atxikiko zaio bere kidegoko beste lanpostu bati, udalerri berean. Atxikitze horrek kargugabetze-ebazpena edo ukoa onartzekoa eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Lanpostutik kendu den edo lanpostuari uko egin dion funtzionarioak lehentasuna izango du, jardunean aritzen zen herriko lanpostu generikoak betetzeko, lehiaketara deitzen diren lehenengo aldian; gainera, herri horretan deitutako lanpostu guztiak eskatu beharko ditu. Lehiaketa horretan parte hartu ezean, edo eskatutakoetarik bat ere ez lortu ezean, esleitu gabeko edozein lanpostu behin betiko esleituko zaio.

Laugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da dagokion administrazioarekiko auzien organoan, bi hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 26a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala