Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2024ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1182

IRAGARKIA, 2024ko otsailaren 20koa, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde-ordezkariarena, bide judizialaren aurretik kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urriaren 1eko 1/2000 Legearen 439.6 eta 7. artikuluen araberakoa.

Irungo Aiako Harria kaleko 1 zenbakiko 4.B etxebizitzan bizi diren pertsonak ezezagunak dira, 2024/000531 espedientea jakinarazteko saiakeran, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, saiakera honek ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesdunak edo haien legezko ordezkariak edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango dira Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun Zerbitzuan (Donostiako andia kalea, 13 zenbakia 5. solairuan), astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko otsailaren 20a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala