Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2024ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1179

202/2024 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuako zuzendari-gerentearena, Kontratazio Mahaia aldatzen duena.

Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua sortu zen, Gipuzkoako Osasun Barrutiaren lurralde-eremuan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko maiatzaren 13ko 1011/2015 Ebazpenaren bidez, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 644/2022 Ebazpenaren bidez, goian adierazitako Kontratazio Mahaiko kideen izendapenean azken aldaketa egitea erabaki zen.

Une honetan, eta plantillan izandako aldaketen ondorioz, Kontratazio Mahaia eguneratu beharra dago.

Azaldutako guztiagatik, Gerentziako Zuzendaritza honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpenak.

Bigarrena.– Kontratazio Mahaiaren osaera aldatzea. Honela geratuko litzateke:

Presidentea:

Titularra: Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria.

Nagore Lora Laca.

1. bokala:

Titularra: Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateko burua.

María Amparo Asenjo Martin.

Ordezkoa: Antolaketako goi-mailako teknikaria.

Arrate Loyola Irulegui.

2. bokala:

Titularra: F.E. GSUko medikua.

Jose María Unanue Munduate.

Ordezkoa: Ardura bereziko administrari laguntzailea.

Ana M.ª Saiz Arocena.

Idazkaria:

Titularra: Administrazio eta kudeaketako goi-mailako teknikaria.

Ignacio Aguirrezabala Herreras.

Ordezkoa: Administrazio eta kudeaketako erdi-mailako teknikaria.

Maider Solana Arce.

Hirugarrena.– Ebazpen honek 2024ko otsailaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.

Tolosa, 2024ko otsailaren 19a.

Tolosaldeko ESI zuzendari-gerentearena,

M.ª LUZ JAUREGUI GARCÍA.


Azterketa dokumentala