Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2024ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1178

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko 2024. urtean dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez (2024ko urtarrilaren 16ko EHAA, 12. zenbakia), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak bi modalitateetan aurkeztutako eskabideak ebaluatu beharko ditu, Kulturako sailburuordeak ebazpen baten bidez batzorde horren kideak izendatuko ditu eta agindua emango du batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Eider Eibar Zugazabeitia.

– Ane Pikaza Ereño.

– Igor Leturia Azkarate.

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala