Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2024ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1176

ERABAKIA, 2024ko otsailaren 16koa, Osasuneko sailburuaren 2023ko urriaren 19ko Aginduaren bidez izendatu den Balorazio batzordearena. Agindu horren bidez Sopelako farmazia-eskualdean (Berango eta Urduliz) deitutako farmazia-bulegoak esleitzen dira.

Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 29ko aginduen bidez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko aurkeztu diren eskabideen Balorazio Batzordeak, 2024ko otsailaren 16ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Agindu horien arabera irekitako prozeduretan parte hartzen dutenek lortutako behin-behineko puntuazioak jasotzen dituzten zerrendak onartzea.

Bigarrena.– Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten aipatutako Balorazio Batzordearen aurrean, Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 16a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

ELENA SANTESTEBAN OTAZU.

ERANSKINA
BERANGO
BEHIN-BEHINEKO PUNTUAK
(Ikus .PDF)
URDULIZ
BEHIN-BEHINEKO PUNTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala