Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2024ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1168

AGINDUA, 2024ko martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen laugarren xedapen gehigarriak zehazten duenez «Lege honetan aurreikusitako zenbatekoak euro konstanteei dagozkie». Bada, Eusko Jaurlaritzan ogasunaren ardura duen sailari dagokio zenbateko horiek eguneratzea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunetan, abenduaren 23ko 11/2015 Legez emandako erredakzioaren arabera.

Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egin denez, aurreko paragrafoan jasotzen den legezko manua bete behar da.

Azaldutakoa kontuan izanik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hauteskundeetako gastuei buruzko dirulaguntza publikoak izanik, horrela geratzen dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 151. artikuluan jasotako zenbatekoak:

1.– 1. apartatuko a) letrari dagokiona: hogeita hamabi mila seiehun eta bost euro eta hogeita bederatzi zentimo (32.605,29).

2.– 1. apartatuko b) letrari dagokiona: euro bat eta bederatzi zentimo (1,09).

3.– 1. apartatuko c) letrari dagokiona: berrogeita hamalau mila hirurehun eta berrogeita bi euro eta hamalau zentimo (54.342,14).

4.– 2. apartatuko a) letrari dagokiona: hogeita zortzi zentimo (0,28).

Bigarrena.– Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako beste zenbateko guztiak, aurreko paragrafoan jaso gabeak, bat eta hogeita bat (1,21) koefizientea aplikatzetik ateratzen den kopururaino igoko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 4a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala