Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2024ko martxoaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1097

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan Administrazioak lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan izango dituen ordezkariak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde BatzordeanEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izendatu ninduen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez (2021eko uztailaren 27ko EHAA, 149 zk.) eman zaidan izendapenaren arabera, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusitakoaren babesean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan:

– Ainara Pardo Sáenz andrea, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.

– José Miguel Castejón Cortés jauna, Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.

– Olalla Marañón Martín andrea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean.

Bigarrena.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezko ordezkari lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan:

– Reinaldo Jaio Ugalde jauna, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan ordezko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 28a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala