
44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1082
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 20koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Balmaseda-Pandozales cto. 2» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Balmaseda (4519) TAB eta 901 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Balmasedako (Bizkaia) udal-mugartean kokatzen da.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00043
AURREKARIAK
1.– 2023ko otsailaren 16an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk onura publikoaren deklarazioa eskatu zuen proiektu honetarako: 13,2 kV-eko «Balmaseda-Pandozales cto. 2» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Balmaseda (4519) TAB eta 901 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Balmasedako (Bizkaia) udal-mugartean kokatzen da.
2.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2023ko urriaren 19ko EHAAn, 2023ko urriaren 18ko BAOn, Balmasedako udaletxeko iragarki-taulan, eta 2023ko urriaren 27ko El Correo egunkarian.
3.– 2023ko urriaren 23an, Balmasedako Udalari eskatu zitzaion txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.
4.– Arauzko epeetan, ez da aurkeztu ez helegiterik, ez baldintza teknikorik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Espedienteak xedapen hauetan agindutako arauzko izapideak bete ditu: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta horiekin bat datorren gainerako legeria.
2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikokotzat deklaratzen ditu energia elektrikoa banatzeko instalazioak, haiek ezartzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zortasuna ezarri eta erabiltzeko. Deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horiek okupatu beharra, eta, horren ondorioz, urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.
3.– Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituena.
4.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aldeko txostena, 2024ko otsailaren 19koa.
5.– Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoaren arabera (2021-03-05eko EHAA).
EBAZTEN DU:
Onura publikokoa dela deklaratzea, zehazki, 13,2 kV-eko «Balmaseda-Pandozales cto. 2» linea elektrikoaren babes-eremua handitzea, Balmaseda (4519) TAB eta 901 zenbakidun euskarriaren artean. Proiektua Balmasedako (Bizkaia) udal-mugartean kokatzen da.
Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, ondasunak okupatu edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Bilbao, 2024ko otsailaren 20a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.
RSS