Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1081

23/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Basauriko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, J. Azbarren eremuan babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen horren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publizitatea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Basauriko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, J. Azbarren eremuan babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzekoa. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 20KO 23/2024 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA BASAURIKO UDALAK 2020AN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, BASAURIKO UDALERRIAN J. AZBARREN EREMUAN BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK ETA ZUZKIDURA-BIZITOKIAK SUSTATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.

BILDU DIRA:

Batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.

Eta bestetik, Asier Iragorri Basaguren jauna, Basauriko alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2024ko urtarrilaren 23an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Basauriko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2020ko otsailaren 5ean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Basauriko Udalak, babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko J. Azbarren eremuan, Basauriko udal-mugartean.

Bigarrena.– 2020an sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2024ko otsailaren 5ean amaitzen denez, ez dago denborarik hitzarmena gauzatzeko, eta, beraz, beharrezkoa da hitzarmenaren luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren hamalaugarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2020ko otsailaren 5ean sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Basauriko Udalak honako hau

ADOSTU DUTE:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Basauriko Udalak sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2028ko otsailaren 5era arte), Basauriko udalerrian J. Azbarren eremuan babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Basauriko Udaleko alkate-udalburua,

ASIER IRAGORRI BASAGUREN.


Azterketa dokumentala