Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2024ko otsailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
1072

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 7koa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren bidez Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzen den hautaketa-prozesua gainditu duen izangaia. 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesu hori negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat lehiaketa bidez betetzeko zen.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, Kontseiluaren Osoko Bilkuraren egun bereko Erabakia argitaratzeko agindu zen. Erabaki horren bidez, 2022ko salbuespenezko Lan Eskaintza Publikoari dagozkion hautaproben deialdiak onartu ziren, negoziazio kolektiboko teknikari plaza bat eta lan-harremanen arloko administrari plaza bi lehiaketa bidez betetzeko. Hautaketa-prozesu horiek Lan Harremanen Kontseiluaren Osoko Bilkuraren 2022ko abenduaren 21eko Erabakian aurreikusitakoaren arabera arautzen dira; izan ere, erabaki horrek arautzen ditu hautaketa-prozesuon oinarri orokorrak eta espezifikoak. Ondoren, LHK-ko presidentearen 2023ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2023ko ekainaren 29ko Osoko Bilkuraren Erabakia argitaratu zen, 2022ko salbuespenezko Lan Eskaintza Publikoaren eskaintzari dagozkion hautaproben deialdiaren aldaketa onartzen duena (2023ko abuztuaren 18ko EHAA, 157. zk.).

Bada, negoziazio kolektiboko teknikari plazari dagokion hautaketa-prozesua amaituta, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2024ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bidez (2024ko urtarrilaren 25eko EHAA), hautatutako pertsonaren behin betiko izendapena onartu zen, eta hamar egun balioduneko epea eman zen hautaketa-prozesuan parte hartzeko gaitasun-baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteko, deialdiaren oinarri orokorren hamabigarren klausulan xedatutakoaren arabera.

Aukeratutako izangaiak eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu ondoren, eta deialdiaren bigarren oinarri orokorrean eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, hautaketa-prozesu honetako epaimahaiak Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egin dio Kontseiluko presidenteari.

Horregatik guztiagatik, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 12.2.f) artikuluan eta Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzupeko langileak antolatzeari buruzko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 3.c) artikuluan emandako eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izendatzea kalifikazio-epaimahaiak hautatutako eta proposatutako pertsona, ebazpen honen eranskinean aipatzen dena.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez izendatutako izangaiak hilabeteko epea izango du esleitutako lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori beste hamabost egun naturalez luzatu ahal izango da, izangaiak hala eskatzen badu eta horretarako arrazoi justifikatua badago.

Hirugarrena.– Ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Lan Harremanen Kontseiluko karrerako funtzionario izateko deialdi honek ematen dizkion eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.– Funtzionario sartu berria behin betiko atxikiko zaio esleitutako lanpostuari, eta, ondorio guztietarako, lanpostua betetzeko sistemaren bidez lortutako lanpostutzat hartuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kontseiluko presidenteari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko otsailaren 7a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

EMILIA M. MÁLAGA PÉREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala