Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2024ko otsailaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1054

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 14koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean 2023ko ekitaldian emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira 2023ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

2023ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak eman eta ukatu ziren. Ebazpen hori iragarki-panelean argitaratu zen, eta abisua bidali zitzaien onuradun gisa eta ez-onuradun gisa agertzen ziren pertsona guztiei.

Dirulaguntzak esleitu eta ebazpena iragarki-taularen bidez jakinarazi ondoren, eta errekurtsoak aurkezteko legezko epea igaro ondoren, EHAAn argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Aurreko guztiak kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean argitaratzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean 2023an emandako laguntzen onuradunen zerrenda, guztiek jakin dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen 2023ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 14a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala