Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
984

AGINDUA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoak espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskadiko Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren curriculuma eta maila horietara nola iritsi ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak.

Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan irakasle izateko, irakasleei eskatzen zaien titulazioa ezartzen dela.

Indarrean dagoen legeria aztertu da, eta kontuan hartu da erregelamendu bidez eskatutako baldintza guztiak betetzen direla, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera baimena ematen da jarraian zehazten den musika eskola publikoari «Panderoa» eta «Baxu elektrikoa» espezialitateak gehitzeko:

Zentroaren kodeak: 014989 (EAE) eta 48010489 (unibertsala).

Izen generikoa: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Arratia».

Titularra: «Arteako Udala».

Helbidea: Herriko plaza, 5.

Udalerria: Artea.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2 eta 3.

• Adarrak eta espezialitateak:

– Kantua: korala eta bakarlaria.

– Instrumental sinfonikoa: saxofoia, tronpa, txirula, tronpeta eta biolina.

– Instrumental polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumental eta dantza tradizionala: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka eta panderoa.

– Hainbat joera: gitarra elektrikoa, bateria eta baxu elektrikoa.

Bigarrena.– Ikastetxeak irakasleen titulazio akademikoari buruz indarrean dagoen araudia bete beharko du. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala