Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2024ko otsailaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
983

AGINDUA, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «NCLIC School» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena instalazioak lekuz aldatzeko eta irakaskuntzak gehitzeko.

«NCLIC School» (010616 eta 01007634 kodeak) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Fundación Arenales» erakundeak eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espediente horren bidez, ikastetxe horri emandako baimena aldatzen da instalazioak lekuz aldatzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa abian jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) «NCLIC School» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (010616 eta 01007634 ikastetxeen kodeak) emandako baimena alda dadin baimentzea instalazioak lekuz aldatzeko eta irakaskuntzak handitzeko.

2023-2024 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 010616 (EAE) eta 01007634 (unibertsala).

Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «NCLIC School».

Titularra: «Fundación Arenales»

Helbidea: Unibertsitateen pasealekua 11.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 277 ikaspostutarako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hirugarren puntuan aipatzen den ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala