Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO PROKURADOREEN ELKARGOA
977

IRAGARKIA, Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutu berriak prestatzeko proiektua informazio publiko izateko eta horri zuzenketak egiteko izapideari buruzkoa.

Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren Gobernu Batzordeak, 2024ko urtarrilaren 30eko bilkuran, aho batez erabaki zuen Elkargoaren Estatutu berriak onartzeko prozedura hastea, Gipuzkoako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren Estatutuen 67. artikuluan xedatutakoa betez. Aurreko estatutu horiek, hain zuzen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez onartu ziren (martxoaren 18ko EHAA, 55. zenbakia).

Halaber, profesionalen elkargoei eta kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 2ko 21/2004 Dekretuak 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 12ko EHAA, 50. zenbakia) estatutu berria jendaurrean jartzeko izapidea irekitzea erabaki zen, hilabeteko epean, elkargokideek egoki iritzitako zuzenketak egin ditzaten. Argitalpen horretatik aurrera, eta aipatutako epean, elkargokideek testua zuzentzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiote elkargoaren posta elektroniko honen bidez: secretaria@procuradoresgiuzkoa.com

Estatutuen proiektu berriaren testu osoa Elkargoak Donostian duen egoitzan dute eskuragarri interesdunek (Teresa de Calcuta plaza, behea) baita Elkargoaren webgune honetan ere: http://www.procuradoresgipuzkoa.com

Donostia / San Sebastián, 2024ko urtarrilaren 30a.

Dekanoa,

TOMÁS SALVADOR PALACIOS.


Azterketa dokumentala