
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
976
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 128/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.
128/2023 prozedura laburtua, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez egindako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia dela-eta eskatua. Agindu horren bidez, salbuespenezko prozesu baterako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan (desagertzear dago) iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko (2022-09-30eko EHAA).
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegiak hizpide dugun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazio-egintza honetara zabaltzea onartu du:
Agindua, 2023ko azaroaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko (2023-12-01eko EHAA).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako zabalkuntzan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 7a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS