
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (113 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
975
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko portuan (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera jendaurrean jartzeko dena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
– Espedientea: 00011/2024/0M.
– Eskatzailea: Marbeco SA. Helbidea: Muelle Erroxape, z.g. 48370 PK, Bermeo (Bizkaia).
– Eskaeraren xedea: portuko jabari publikoa okupatzea, 32 tonako zubi-garabia gordetzeko amoz industria-pabiloi bat ustiatzeko.
– Eremu geografikoa: Bermeo (Bizkaia).
Hori guztia argitara ematen da pertsona orok jakin dezan, eta eskabidea aztertu ahal izan dezan, hain justu ere Bizkaiko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Elkano kalea 3, Bilbao).
Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.
RSS