
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
966
20/2024 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean 2023ko otsailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, arreta soziosanitarioa ematekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean 2023ko otsailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, arreta soziosanitarioa ematekoa. Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 16a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
MARIA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 16KO 20/2024 EBAZPENARENA
2023ko OTSAILAREN 1ean GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN ERANSKINA
Donostia, 2023ko abenduaren 28a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Eider Mendoza Larrañaga, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 28ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.
Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Gobernu Batzordearen 2023ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.
Alderdiek indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenari eranskin hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, honela:
HELBURUA
Eranskin honen xedea finantza-lankidetzari buruzko bosgarren estipulazioa eguneratzea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenaren III. eranskinean jasotako zenbatekoetan islatuta. Eguneratze hori beharrezkoa da, egungo egoera ekonomikoaren barruan, hitzarmen honen xede diren arreta soziosanitarioko baliabideen garapenari ekarpen eraginkorragoa eta egokituagoa egiteko.
BALDINTZA EKONOMIKOAK
2023ko ekitaldiko zenbatekoari % 5,7ko igoera aplikatuko zaio, hau da, 694.842 euroko igoera. Aldatu egiten da, beraz, 2023ko otsailaren 1ean sinatutako hitzarmenaren III. eranskina, EHAAn argitaratua (2023ko martxoaren 6an, 45. zk.).
INDARRALDIA
Alderdiek sinatu ondoren jarriko da indarrean eranskin honen eguneratzea, eta hitzarmen honen bederatzigarren klausulan jasotako luzapenak alderdiek sinatzen badituzte finkatuko da.
Eta azaldutako guztiarekin ados daudela adierazteko, agiri honen bi ale sinatu dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.
Gipuzkoako Ahaldun Nagusia,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.
RSS