
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
962
EBAZPENA, 2024ko otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita José Luis De Castro Ruano jaunak gainditu egin duela 2022ko azaroaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du José Luis De Castro Ruano jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7988**. Kodea: PLC8L1 – D00330-1. Jakintza arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak. Saila: Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoa. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Europako Integrazioa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko otsailaren 15a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS