
40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
958
76/2024 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez izendapen askez izendatzen den Itziar Iraeta Jauregui andrea Zuzendaritzako idazkari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Kalitateko Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 14ko 1691/2023 Ebazpenaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Kalitateko Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkaria lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.
Balorazio Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa, baldintzak egiaztatu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Itziar Iraeta Jauregui andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Kalitateko Zuzendariordetzan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Izendatzea Itziar Iraeta Jauregui andrea Kalitateko Zuzendariordetzako Zuzendaritzako Idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Halakoetan, langileak lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS