Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2024ko otsailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
954

66/2024 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Roberto Ceballos Saez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemetan eta Negozio Aplikazioen Zerbitzuan (Ekonomia eta finantza arloa) Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua betetzeko izendatzen duena.

Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza honen abenduaren 14ko 1692/2023 Ebazpenaren bidez Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan eta Negozio Aplikazioen Zerbitzuan (Zuzendaritza Nagusia) Atal Korporatiboko Burua-2 lanpostua betetzeko egin zen deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Gainera, merezimenduen arabera baloratu dira haien baldintza profesionalak, eta aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak uste du Roberto Ceballos Saez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Roberto Ceballos Saez jauna Atal Korporatiboko Buru-2 lanpostua betetzeko izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzan, Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan, Negozio Aplikazioen Zerbitzuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko otsailaren 5etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala